2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

ILARGIA ETA BERE LAGUNAK

Bazen behin, Ilargi bat oso triste bizi zena lagunik ez zuelako.



Egun batean, Eguzkia agertu zen eta esan zion:
 
- Zergatik zaude negarrez?
Ilargiak eguzkiari erantzun zion:
- Ez ditut lagunak, eta gauero lagunak bilatzera joaten naiz.
Eguzkiak lagun asko zituen. Bere lagunak 8 planetak ziren. Ilargiak laguntza eskatu zion Eguzkiari, hau esanez:
- Lagunduko didazu lagunak bilatzen?
Eguzkiak hau erantzun zion:
- Noski lagunduko dizudala!
Eguzkia eta ilargia lagunak bilatzera joan ziren.
Bapatean, planetak eguzkiarengana joan ziren korrika.

Eguzkiak, ilargia aurkeztu zuen.
Planetak, ilargiarengana joan ziren eta aurkezten hasi ziren.
Aurkeztu ondoren, denak jolastera joan ziren elkarrekin.
Handik aurrera, Ilargia oso pozik bizi izan zen, lagun asko egin zituelako.

Sebastian eta Maria

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

EGUZKIAREN ITZALTZEA


Duela asko eguzkia itzali zen. Zortzi planetak oso triste jarri ziren,tristeak egoteagatik ez zuten jolasten. 

Denak oso triste zeuden, horregatik ez zuten eguzkiari buelta ematen,TRANSLAZIOA, egiten, hain zuzen. Eguzkia bizirik zegoen baino itzalita, denak petardoak botatzen ari ziren eguzkia berriro pizteko. Denok gauza asko egiten saiatu ziren berriro pizteko baino ez zen ezer pasatzen. Planetak konturatu ziren eguzkia ez zela bakarrik itzali ,beste planeta batek eguzkia itzali zuen baizik. Planeta horretara joan ziren, baina berak esaten zuen bera ez zela izan. Planetak bazekien Eguzkia nola piztu, horretarako likido berezi bat behar zen baina ez zien beste palnetei esan nahi.
Azkenean gainontzeko planetek, galdera asko egin ondoren, konbentzitu zuten, likidoa lortu zuten eta Eguzkia piztu zuten berriro Denak oso pozik jarri ziren merendola bat egin zuten eta translazio mugimendua jarraitzen ziren.
Hodei eta Iraultza

GURE PLANETAK

Egun batean unibertsoan 8 planetak eta eguzkia jolasten ari ziren.


Baina bat-batean zulo-beltz bat ikusi zuten.



Denak beldurtuta joan ziren.
  Geroxeago, Uranok hauxe esan zuen: non dago eguzkia? Kaka zaharra! eguzkia bakarrik utzi dugula!
Merkuriok eguzkiarengana joan nahi zuen, baina denak beldurtuta zeuden, orduan Merkuriok hitzaldi luze bat eman zuen.Merkuriok denak konbentzitu zituen eguzkiaren bila joateko.

 
Orduan, planetak eguzkia aurkitu zuten eta beti bezala jolastu zuten.
 
JON ETA AITANA

IZARRAREN BIZITZA


 
Bazen behin eguzkia ezagutu nahi zuen izar bat.Ez zeukan lagunik beste kolorekoa zelako eta inork ez zuen berarekin egon nahi. Egun batean, erabaki zuen eguzkiaren bila joatea,bidaian bero asko egiten zuen eta pauso bakoitzean bero handiago egiten zuen. Zorabiatu egin zen eta esnatzerakoan eguzkiak galdetu zion ea ondo zegoen, izarrak erantzun zion berarekin egon nahi zuela.Orduan jolasten hasi ziren eta horrela izarra poz-pozik joan zen beste izarrekin.
SARA CALLEJON ETA KAIET