2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

ILARGIA



Bazen behin ,Ilargi izeneko satelite bat, hain hotza zen , jendea beti kexatzen zela. Egun batean jendea Ecuadorrera joan zen eta planetak ere, baina hainbeste bero egiten zuen Ecuadorren, denak ilargira joan zirela eta planetak ere. Ilargian hotza egiten zuen eta jendea Saturnora joan zen eta hor ondo zeuden baina bat-batean hainbeste hotza egiten zuen Saturnon, Martera joan zirela eta bat-batean alienigenak agertu ziren eta nola ez zekiten zer ziren ba beldurtu ziren eta mafia bat ziren, eta jendea Uranora joan zen eta hor ondo zeuden. Martek eraso bat egin zuen eta jenda Neptunora joan zen eta hor ondo zeuden baina bat-batean eguzki eclipse bat gertatu zen eta ez zekiten zer zen . Arratsaldeko bostak ziren eta Plutonera joan ziren, han ondo zeuden baina lurrikara gertatu zen. Eta Miamira joan ziren . Hor bero handia zegoen eta Brasilera joan ziren eta neskak zeuden tangan, Alemaniara joan ziren eta hor tsunami batek harrapatu zituen. Errusiara joan ziren baina nola ez zekiten hitz egiten Bartzelonara joan ziren, eta han Nou bisitatu zuten. Hotel batera joan ziren,eta hor sute bat egon zen, eta ebakuatu zuten ,eta Gasteizera joan ziren eta hor euskaraz hitz egiten zen ,eta ez zekiten zer egin . CastaƱaresera joan ziren eta beste sute bat gertatu zen eta BaƱosera joan ziren eta haraino iritsi zen sutea eta alde egin zuten. Hortik Donostiara joan ziren eta hor ondo zeuden eta hor gelditu ziren bi aste eta sutea  Donostiara iritsi zen eta Errenterira joan ziren eta festa bat egin zuten, han ezagutu zituzten neska mutil oso jatorrak, Estibaliz, Ose eta Ander izena zuten eta hor gelditu ziren betirako.

ESTI, ANDER ETA OSE

2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

ILARGIA ETA ASTRONAUTAK

Duela urte asko, astronauta batzuk ilargira joan ziren baina bakarrik ilargia ikustera.

Planeta guztiak ilargiarekin haserretu ziren astronautak beste planetak ikustera ez zirelako joan,baina ilargiak esaten zuen ez zela bere errua hain polita izatea, orduan planetak gehiago haserretu ziren ilargiarekin.
Planetak, esaterako: Merkurio, Lurra, Artizarra, Marte, Jupiter, Urano, Saturno eta Neptuno festa bat egin zuten ilargia gonbidatu gabe, ilargia konturatzeko berarekin haserre zeudela.






Ilargiak, ez zuen kontutan hartu baina planetak oihuka eta barrezka hasi ziren ilargiak berriz begiratzeko eta konturatzeko planetak berarekin haserre zeudela.
Aste guztia planetak elkarrekin egon ziren. Egun batean, parkera joan ziren, beste egun batean akuaparkera joan ziren. Azkenean ilargia konturatzen hasi zen berarekin haserre zeudela eta Ilargiak bere buruari galdetu zion: Nirekin haserre egongo dira “nire errua ez dela hain polita izatea” esateagatik?

Azkenean, ilargia beraiengana joan zen barkamena eskatzera eta planetek barkatu zioten, baina tratu batekin , beste batean, astronutak beste planetak ikustera ere joango zirela.


 SARA ETA UNAI

PLANETEN FESTA

Bazen behin, Lurra izeneko planeta bat.
Lurrak, urtero egiten zuen festa bat  planeta denek eguzkiaren inguruan buelta osoa ematen zutela ospatzeko, eta festa horren izena Urte Berria zen. Lurrak beti 7 planetak gonbidatzen zituen eta haien izena Merkurio, Artizarra, Jupiter, Marte, Sarturno, Urano eta Neptuno zen. Ilargia eta Eguzkia ere gonbidatu zituen.


Festaren egunean, ia denak etorri ziren, bakarrik Eguzkia eta Saturno falta ziren.
 Festa bukatu eta gero, Eguzkia eta Saturno ez ziren agertu.


 Lurra Saturnorengana joan zen eta galdetu zion: Zergatik ez zara etorri planeten festara? Baina Saturnok ez zion ezer esan oso haserre zegoelako. Gero Lurra Eguzkiarengana joan zen eta galdetu zion : Zergatik ez zara etorri planeten festara?. Eta eguzkiak erantzun zion : Baina ni ez nengoen gonbidatua eta Saturno ezta ere. Eta orduan iritsi zitzaion gonbidapen bat eguzkiari eta gonbidapenean jartzen zuen: Planeten festa ospatuko dugu esne bidean ( gure galaxian ) gaueko 23:55etan. Ez Faltatu! Oso garrantzitsua zara guretzako! Zu gabe ez genuke gure orbita segituko eta eroriko ginateke planeta guziak! 
Eguzkia, oso hunkitua joan zen Saturnorengana eta gertatu zena kontatu zion. Orduan, Saturnok esan zuen: Aaaahhh!!! Orain ulertzen dut baina pena ematen dit planeten festa galtzea. Eta orduan Lurrak ideia bat izan zuen eta  Eguzkiari eta Saturnori kontatu zien. Hau zen Lurraren ideia: festa berriro egitea lehenengo aldia izango balitz bezala. Eta Saturnori eta Eguzkiari oso ideia ona iruditu zitzaien.

Azkenik, planeta guztiek berriro ospatu zuten planeten festa eta Saturno eta Eguzkiak oso ondo pasa zuten!






Eneko eta Chourouk

LURRAREN MUGIMENDUAK





Duela milioika urte lurra bere lana egiten ari zen, (ERROTAZIOA) bere ardatzaren inguruan bira ematen, eta (TRANSLAZIOA) eguzkiaren inguruan bueltak ematen.



Egun batean lurra zorabiatu egin zen eta Marte planetarekin jo zuen, eta beste planeta bat sortu zen Pluton PLANETA. Pluton oso txikia zen.

Hortik aurrera planeta guztiek eta lurrak familia bat osatu zuten:
 Merkurio planeta, izeba Saturno planeta, osaba eta Jupiter, planeta lehengusina.
 Azkenean, denak parke batera joan ziren, galaxia, izenekoa.
 han meriendatu eta gero ilargiraino joan ziren eguzkia hartzera, orduan ilargi eklipse bat sortu zen eta momentu horretan dena ilundu egin zen.

 Pluton eta Jupiter izutu eta negarrez hasi ziren, hainbeste negar egin ondoren planeta osoa euriz bete zuten eta han zeuden alien guztiak itota hil ziren. Hainbeste ura zegoenez, eguzkia busti zuten eta ondoren itzali egin zen.

Salma eta Ainize


ILARGIAREN FESTA


Bazen behin planetez osatuta zegoen eguzki sistema bat: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Urano, Saturno,eta Neptuno. Eta Lurraren ondoan Ilargia bizi zen .
                                                                        
Egun batean, ilargiak festa bat antolatu zuen eta lurra ez zuten gonbidatu. Pluton tontoegia zenez, lurrari esan zion festa bat zegoela . Lurra asko haserretu zen . Baina Lurrak ez zekien festa berarentzat zela.Hainbeste soinurekin Lurra Ilargiaren etxera joan zen, baina momentu hartan, Lurraren etxean norbaitek txirrina jo zuen. Lurrak atea ireki zuen eta eskutitz bat zegoen. Eskutitza ireki eta hauxe jartzen zuen – LURRA, ILARGIAREN FESTARA GONBIDATUTA ZAUDE. ILARGIAREN ETXEAN IZANGO DA, ETOR ZAITEZ! -Eta korrika joan zen ilargiaren etxera. Lurrak txirrina jo eta atea ireki zuen, bapatean denak esan zuten-ZORIONAK LURRA!-Eta Lurrak esan zuen -ESKERRIK ASKO LAGUNAK - eta denak besarkada bat eman zuten . Eta oso ondo pasa zuten!





Elaia eta joel