2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

PLANETEN FESTA

Bazen behin, Lurra izeneko planeta bat.
Lurrak, urtero egiten zuen festa bat  planeta denek eguzkiaren inguruan buelta osoa ematen zutela ospatzeko, eta festa horren izena Urte Berria zen. Lurrak beti 7 planetak gonbidatzen zituen eta haien izena Merkurio, Artizarra, Jupiter, Marte, Sarturno, Urano eta Neptuno zen. Ilargia eta Eguzkia ere gonbidatu zituen.


Festaren egunean, ia denak etorri ziren, bakarrik Eguzkia eta Saturno falta ziren.
 Festa bukatu eta gero, Eguzkia eta Saturno ez ziren agertu.


 Lurra Saturnorengana joan zen eta galdetu zion: Zergatik ez zara etorri planeten festara? Baina Saturnok ez zion ezer esan oso haserre zegoelako. Gero Lurra Eguzkiarengana joan zen eta galdetu zion : Zergatik ez zara etorri planeten festara?. Eta eguzkiak erantzun zion : Baina ni ez nengoen gonbidatua eta Saturno ezta ere. Eta orduan iritsi zitzaion gonbidapen bat eguzkiari eta gonbidapenean jartzen zuen: Planeten festa ospatuko dugu esne bidean ( gure galaxian ) gaueko 23:55etan. Ez Faltatu! Oso garrantzitsua zara guretzako! Zu gabe ez genuke gure orbita segituko eta eroriko ginateke planeta guziak! 
Eguzkia, oso hunkitua joan zen Saturnorengana eta gertatu zena kontatu zion. Orduan, Saturnok esan zuen: Aaaahhh!!! Orain ulertzen dut baina pena ematen dit planeten festa galtzea. Eta orduan Lurrak ideia bat izan zuen eta  Eguzkiari eta Saturnori kontatu zien. Hau zen Lurraren ideia: festa berriro egitea lehenengo aldia izango balitz bezala. Eta Saturnori eta Eguzkiari oso ideia ona iruditu zitzaien.

Azkenik, planeta guztiek berriro ospatu zuten planeten festa eta Saturno eta Eguzkiak oso ondo pasa zuten!






Eneko eta Chourouk

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina