2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

ILARGIA ETA ASTRONAUTAK

Duela urte asko, astronauta batzuk ilargira joan ziren baina bakarrik ilargia ikustera.

Planeta guztiak ilargiarekin haserretu ziren astronautak beste planetak ikustera ez zirelako joan,baina ilargiak esaten zuen ez zela bere errua hain polita izatea, orduan planetak gehiago haserretu ziren ilargiarekin.
Planetak, esaterako: Merkurio, Lurra, Artizarra, Marte, Jupiter, Urano, Saturno eta Neptuno festa bat egin zuten ilargia gonbidatu gabe, ilargia konturatzeko berarekin haserre zeudela.






Ilargiak, ez zuen kontutan hartu baina planetak oihuka eta barrezka hasi ziren ilargiak berriz begiratzeko eta konturatzeko planetak berarekin haserre zeudela.
Aste guztia planetak elkarrekin egon ziren. Egun batean, parkera joan ziren, beste egun batean akuaparkera joan ziren. Azkenean ilargia konturatzen hasi zen berarekin haserre zeudela eta Ilargiak bere buruari galdetu zion: Nirekin haserre egongo dira “nire errua ez dela hain polita izatea” esateagatik?

Azkenean, ilargia beraiengana joan zen barkamena eskatzera eta planetek barkatu zioten, baina tratu batekin , beste batean, astronutak beste planetak ikustera ere joango zirela.


 SARA ETA UNAI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina